Albisteak 2018

BEREZIAK

12 Uzt 2018

Castellerek altuera emango diote Eusko Label Ligari

Castellerek altuera emango diote Eusko Label Ligari

Vilafrancako castellersek larunbatean eskeiniko dute Eusko Label Ligako Fan Zonean 'Castell de 9' izeneko giza dorrea

Eusko Label Ligak eta Liga Euskotrenek geltoki bikoitza izango dute asteburu honetan Donostia eta Castro Urdialesen. Larunbatekoan zehazki, Donostiako Pasealeku Berrian ekitaldi berezia izango da XI Bandera Donostiarra Kaiarriba – Amenabar bukatu berritan. Colla de Castellers de Villafrancak Eusko Label Ligako Fan Zonean “Castell de 9” altxatuko du, Kataluiniatik kanpo gutxitan egindako ikuskizuna.

Ekintza berezia, eta momentuko colla castellera onena bezala ezaguna denaren eskutik. Izan ere, 70 urteko ibilbidean Penedesekoak 11 aldiz izan dira Castells lehiaketako txapeldunak, bi urtean behin antolatutako lehian.  Are gehiago, une honetan “els verds” txapelketa horretarako prestakuntzan sartuta daude buru-belarri, urrian Tarragonan jokatuko den lehiaketarako faborito baitira.

Zalantzarik gabe, ekintza berezia, larunbatean 20:00etatik aurrera izango duguna Donostiako Pasealeku Berrian, eta Eusko Label Ligara Kataluiniako tradizioa ekarriko duena. Etorri eta gozatu “Castell de 9” hau!

Itzuli