Albisteak 2018

BEREZIAK

07 Uzt 2018

Urdaibai Avia, hegaldi bizian

Urdaibai Avia, hegaldi bizian Urdaibai Avia, hegaldi bizian

Bou Bizkaiak II Bandeira Cidade da Coruñako lehenengo jardunaldia irabazi du

Urdaibai Aviak denboraldiko 3. garaipena erdietsi du eta gertuago du bihar Riazor Hondartzako uretan erabakiko den Coruña Hiriko Bandera. Atzetik aurrera egin dute bizkaitarrek. Ama Guadalupekoa izan baita ziabogara lehena iristen Bou Bizkaiarekiko 3 segundoko aldea izanda. Biraketa bikaina osatu dute bizkaitarrek eta bigarren luzean GO Fit Hondarribiaren parean kokatu dira. Hori gutxi ez eta Bou Bizkaia bigarren ziabogara aurretik iritsi da. Hortik aurrera aldeak gora egin du eta Ama Guadalupekoa hirugarren postura erori da, Zierbena Bahías de Bizkaiak azken luze ikusgarria egin baitu bigarren sailkatzeko garailetik 9 segundora iritsita. Berdeen atzetik Santurtzi Iberdrolak osatu du txanda, jardunaldiko sailkapenean 5. lekura erorita. 

Bigarren txanda Donostiarrarentzat izan da, jardunaldiko 4. denborarik onena egin du eta bihar ohorezko txandan lehiatuko da. Orio Babyauto izan da bigarrena txandan, Donostiarrak baino 5 segundu gehiago behar izan ditu estropada osatzeko. Tarte handia ireki dute bi gipuzkoarrek Cabo eta Ondarroa Cikautxoarekin, galiziarrak eta bizkaitarrak hirugarren eta laugarren izan dira hurrenez hurren. 

Kaiku Producha izan da lehen txandako garailea eta biharko bigarren txandan lekua egin du. Bizkaitarrekin batera, San Juan Sumelec eta Tiran Pereira izan dira lehen txanda osatu duten bi traineru bakarrak, izan ere, San Pedro kanporatu egin dute epaileen abisuei kasurik ez egin ostean. Gaurkoan 0 puntu bilduko ditu eta Tiranek egindako denbora baino 30 segundo gehiago jarri dizkiote.

San Juan Iberdrolak ez du aukerarik eman

Garaipen berri bat Batelerentzat Euskotren Ligan. Sanjuandarrak aurkariek baino maila handiagoa erakutsi dute beste behin ere hasiera-hasieratik eta ziabogara Orio Babyauto bigarren sailkatua baino 10 segundo lehenago iritsi dira.  Bigarren luzean tartea gehiago ireki du San Juan Iberdrolak eta aurrenekoa izan da helmugan, bihar bandera irabazteko faborito are nagusiagoa bilakatuz. Orio Babyauto bigarren izan da, Hondarribia Bertako Igogailuak hiruagarren, eta laugarren GU-Arraun sailkatu da. 

Bihar 11:45ean bueltatuko da estropadetako lehiarik onena Riazor Hondartzara Eusko Label Ligan eta Euskotren  Bandeira Cidade da Coruña erabakitzeko.

Itzuli