Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

12 Eka 2018

"Lotsagabeak izan behar dugu"

"Lotsagabeak izan behar dugu"

Iker Zabala elkarrizketatu dugu, Santurtzi Iberdrolako entrenatzailea. Honek, beste hainbat gauzen artean, bere mutilak aurtengo debuterako nola prestatzen ari den aipatu digu

Atzera kontua aurrera doa eta geroz eta gutxiago falta da erlojua 0-ra iristeko. Klubak azken xehetasunetan lanean dabiltza eta ia dena prest dago hurrengo ekainaren 24an Bilboko uretan Eusko Label Ligari hasiera emateko. Gaurkoan Iker Zabala elkarrizketatu dugu, Santurtzi Iberdrolako entrenatzailea. Honek orain arte eginiko lanarekin oso gustura dagoela esan digu “baina oraindik ez nago guztiz pozik. Aurreko pelotoian sartzen garenean izango naiz benetan pozik”. Honi ondorengoa gehitu dio “kontuz ibili behar da, izan ere ARC-tik ACT-rako jauzia oso handia baita”.

Beraien Eusko Label Ligako igoerari eta bere mutilak nola prestatzen dabilen moduari buruz dio “askotan esaten diet talde ausarta eta lotsagabea izan behar dutela, baina beti ere umiltasuna galdu gabe, aurtengo lehiakideak iazkoak baina gogorragoak baitira”. Gainera, Eusko Label Ligan lehiatuko dun talde baten entrenatzaile izateari buruz dio “presio handiago bat sentitzen dut iazkoa baina liga handiagoa delako, estropadak gogorragoak direlako eta badakidalako zerri aurre egin beharko diodan. Horregatik iazko urtean baina gehiago ari naiz nire burua exijitzen”.

Bere taldeak estropadei aurre egingo dien jarrerari buruz dio “umiltasunarekin aritu behar gara, baina anbizio handikoak eta lotsagabeak izan behar gara, bestela alde guztietatik kolpatuko gaituzte”. Honi ondorengoa gehitu dio “nire taldea gogotsu ikusten dut, entrenamendu paregabeak egiten ari gara eta honek konfiantza handia ematen dit ligako estropadei aurre egiteko”.

Itzuli