Albisteak 2018

BEREZIAK

11 Eka 2018

Hemen da 2018ko Boga Gida!

Hemen da 2018ko Boga Gida!

Eskuragarri duzu aurtengo Boga Gida, aurtengo Eusko label Ligako xehetasunik ez galtzeko

Beste urte batez, Boga Gida prest dago CaixaBank Koroa lortzeko borrokan arituko diren kirolarien informazio guztiarekin. Aldizkaria osatzen duten 106 orrialdeetan zehar. Eusko Label Ligan jokatuko duten 12 taldeen eta Euskotren Ligako 12 traineruen informazioa aurki dezakegu. Horrez gain, denboraldiko 19 jardunaldien egutegia agertzen da, baita estropada horiek egingo diren herrien inguruko hainbat datu ere.

Boga aldizkariak klub bakoitzari atal propio bat eskaintzen dio. Bertan, talde bakoitzeko arraunlariak zein izango diren, eta aurreko denboraldiarekin alderatuz zein baja eta alta egon diren zehazten dira.

Argitalpen honetan 5 erreportaje aurki ditzakezu non protagonista bakoitzak arraunaren ikuspuntu berezia eskaintzen digun. Lehenengoa Borja Rodrigorena da, ACT-ko Lehendakariarena. Honek estropadetan izango ditugun hiru faktore nagusiei buruz hitz egin du bertan. Hondoren Maialen Chourraut kirolariaren erreportaje bat aurki dezakegu non kirolak erakutsi dizkion balioei buruz hitz egin digun, beste hainbat gauzen artean. Erreportaje hauen hirugarren protagonista Andrea Oubiña da, Euskotren Ligako estropada kopururik handienean arraun egin duen kirolaria. Alfonso Herrán kazetaria hurrengo erreportajeko protagonista da. Honek, “denboraldi hau sekulakoa izateko behar dituen osagai guztiak” dituela aitortu du. Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, Juan Pedro Badiolaren hitzak aurkituko ditugu, Euskal Herriko eta Kantauriko CaixaBank-eko Zuzendaria.

Aldizkari honen 30.000 ale prestatu dira, eta Eusko Label Liga eta Euskotren Liga osatzen duten 19 jardunaldietan zehar eskuratu ahal izango da, bai eta Eusko Label Ligako 12 klubetan. Bestalde, link honetan klikatuz, aldizkariaren online ediziora sartu ahal izango zara, edonoiz eta edonon kontsultatu ahal izateko.

Itzuli