Albisteak 2018

BEREZIAK

09 Eka 2018

ACT-k denboraldi berri bati hasiera eman dio

ACT-k denboraldi berri bati hasiera eman dio

Bizkaia Frontoiak gaur arratsaldean Eusko Label Ligari hasiera eman dio Gala berezi batekin eta bertan adrenalina izan da nagusi

800 gonbidatu baina gehiago etorri dira gaur Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hasiera eman dion Galara. Arraunlariak egun batez itsasotik urrundu dira iazko denboraldiko sariak jasotzeko eta modu honetan datorren irailaren 24an Bilboko uretan hasiko den ligari ongietorria emateko. Horrela, Bilboko Bizkaia Frontoia ospakizun honen etxe izan da. Gala hau adrenalinez beterik egon da. Adibidez, ospakizunari hasiera eman bezain laster, aurkezpen bideoa Zaparrada Batukadak moztu du. Hauen indar eta ‘lagun bereziek’ frontoia buruz gora jarri dute CaixaBank Koroari sarrera emateko.  

Sandra Sabatés eta Joxe Felipe Auzmendi, adrenalinaz beteriko ekitaldi hau zuzentzearen arduradunak izan dira, non besteak beste, klubek joan den urtean lorturiko merituak saritu dituzte haien bozketarekin. Urdaibai Avia denboraldiko Trainerurik Azkarrena izan zen, Bandeira Concello de Boiron 4,86 m/s-ko abiadura lortuz. Sari hau Lorea Bilbaok eman du, Kultura eta Euskara Zinegotzia. Rafa Alkotra, futbol jokalari ohia izan da Kirol Merituaren Arrauna Tirán Pereira-ri emateko arduradun, hauek 25 urte bete baitituzte. Harrobi Onenaren saria Ondarroa Cikautxorentzat izan da eta Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak eman du. Entrenatzaile Onenaren Arrauna Jon Iriondorentzat izan da, Ondarroa Cikautxoko entrenatzailea. Bingen Zupiria, Kultura eta Politika Hizkuntzalaritza Kontseilaria sari hau emateko arduradun izan da.

Bestalde, Estropada Antolakuntza Onenaren saria Ares-entzat izan da, izan ere sekulako estropada antolatu zuten iazko denboraldian. Javier Herrán izan da sari hau jasotzera igo den pertsona Ares-en izenean. Patroirik Onenaren saria, iazko denboraldi amaieran jakin genuen bezala, Ioseba Amunarrizentzat izan da, GO fit Hondarribiako patroiarentzat. Sari hau Ana Carracedok eman dio CaixaBank-en eskutik. Afizio Onenaren saria Orio Babyautorentzat izan da ilusioz beteriko zaleak izateagatik. Carlos Cubillo, Eskualdeko Mahou San Miguel-eko Zuzenaria izan da sari hau banatzeko arduradun. Azkenik Borja Rodrigok, ACT-ko Lehendakariak azken saria eman du, Arraun Berezia. Sari hau ACT-ko hiru balizatzaile taldeentzat izan da, lan garrantzitsu honi duen garrantzia emanez. Baina sari hau eman baina lehen Juan Luis Amilibiari ohorezko aipamen bat egin nahi izan dio bizitza osoa berrikuntzaz beteriko traineruak sortzen aritzeagatik.

Behin Sari banaketa amaituta, Euskotren Garaikurra eta CaixaBank Koroaren erreplikak eman dituzte Urdaibai Aviari eta San Juan Iberdrolako ‘Batelerak’-ei. Azken hauei Antonio Aiz-ek eman die Koroa, Euskal Gobernuko Azpiegitura eta Garraio Sailburuordeak. Hondoren, CaixaBank-eko Ana Carracedok Urdaibai Aviari CaixaBank Koroa eman die iazko denboraldiko txapeldun izateagatik. Mintzaldiei dagokionez, Ana Carracedok mintzaldi bat egin du CaixaBank-en eskutik. Carlos Cubillok Eskualdeko Mahou San Miguel-eko Zuzendariak ere hitz batzuk esan ditu. Aratxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituren Sailburuak ere mintzaldi bat eman du, bai eta Borja Rodrigok, ACT-ko Lehendakariak.

Hondoren Albert Boira umoristak Bizkaia Frontoiko ikusleei irribarre eginarazi die bere emanaldiarekin. Behin Gala amaitutzat emanda, gonbidatuek Eusko Label-en eskutik elikagai onenez gozatzeko aukera izan dute, San Miguel garagardo freskagarriarekin batera. Orain 2018ko Eusko Label Ligari – CaixaBank Koroari ongietorria emateko unea iritsi da.

Itzuli