Albisteak 2018

BEREZIAK

14 Mai 2018

GO fit Hondarribia Urumean ere garaile

GO fit Hondarribia Urumean ere garaile

‘Ama Guadalupekoa’ trainerurik bizkorrena izan zen Urumea ibaian, nesketan berriz San Juan Iberdrola

Larunbat arratsaldean Donostiako Urumea ibaian ‘Bandera de Añarbe’ estropada burutu zen Añarberen 50. urteurrena ospatzeko.

Hau ez zen ohiko estropada izan, bertan klub ezberdinek erloju kontrakoaz gain, bi esprint ere burutu zituztelako. Estropada honetan guztira hamar klubek parte hartu zuten non bertatik bost Eusko Label Ligakoak ziren: GO fit Hondarribia, San Juan Sumelec, San Pedro, Orio Babyauto eta Donostiarra. Nesketan aldiz, San Juan Iberdrola, iazko Euskotren Ligako garaileak ere bertan aritu ziren arraunean.

Txapelketa euritsu baten ostean, azkenean GO fit Hondarribia izan zen frogako garaile eta hauen atzetik San Pedro (+3”) eta Orio Babyauto (+6”). Nesketan, bizkorrena San Juan Iberdrolaren trainerua izan zen, erloju kontrakoan 06’15”48-ko denbora eginez eta esprintean 02’09”68.

Itzuli