Albisteak 2017

BEREZIAK

12 Ira 2017

Maila gorenean toki baten bila (I)

Maila gorenean toki baten bila (I)

Ares, S.D. Samertolameu eta C.R. Pueblak euren denboraldia borobiltzen saiatuko dira Eusko Label Ligako playoff-ean emaitza on batekin

CaixaBank Koroarengatiko azken bi lehien emozioa jasoko dute asteburu honetan Bermeo eta Portugaletek. Baina hau ez da izango atentzioa jasoko duen lehia bakarra bi estropada hauetan zehar, Eusko Label Ligako playoff-a ere bertan jarriko baita jokoan, non bost taldek datorren urtean arraunaren maila gorenean egoteko bi postuetako bat lortzen saiatuko diren.

Igoera fase honetan parte hartuko duten bost taldeak S.D. Samertolameu, C.R. Puebla, Donostiarra, Santurtzi Iberdrola eta Ares izango dira. Gaur eta bihar bitartean, talde hauetako entrenatzaileen hitzak izango ditugu, zein talde hauen denboraldiko estropadarik garrantzitsuenak izango diren ziur.

Gaurkoan, playoff honetako hautagai galiziarrak edukiko ditugu gurean. Ares bigarren urtez jarraian iritsi da Eusko Label Ligako playoff-era, baina aurtengo egoera pasa den urtekoaren oso desberdina da, asteburu honetan bera baita arraunaren maila goreneko postuaren jabea. Agustín Fernández, Areseko entrenatzailearen hitzetan, “hasiberriaren-saria ordaindu du” denboraldi honetan Eusko Label Ligan, lehen estropadetan edukitako “nerbioak, oso nabarmenak” zirelako. Baina erronka honen atarian, entrenatzaile galiziarrak dio “ontziarekiko konfidantza berriro itzuli” dela.

Goi mailara itzultzeko playoff honetara itzuli da S.D. Samertolameu berri ere, kasu honetan, Dani Pérez entrenatzaile bezala daukala. Meirakoentzat, denboraldia “emaitza irregularrekin” hasi zen ziklo aldaketa zela eta, baina errendimendua hobetuz joan da taldea, bi estropada hauetan garaile irteteteko faboritoen artean kokatu delarik. Amaierako bi lehia hauetarako, Pérez-ek “eskarmentu handiko eskifaia” dauka, momentu zailetan egoerari buelta emateko kapaz direnak.

C.R. Puebla lehenengo aldiz iritsi da ACTko estropada batera, “ilusio handiarekin, baina zalantza askorekin”. José Paradak, Jesús Silva bigarren entrenatzailearen laguntzarekin, LGT ligako A taldean bigarren postuan amaitu ondoren, estropada hauetara gogotsu datozela adierazi du. Entrenatzaile koruñarrak dio, “itsasoa lasai dagoenean maila ona ematen” dutela, baina euren “handicap-a” olatu artean ibiltzea dela.

Itzuli