Albisteak 2017

BEREZIAK

11 Abu 2017

Txapelketaren itzulera

Txapelketaren itzulera

Bihartik aurrera, Hondarribiko eta Ondarroako jardunaldiekin, Eusko Label Ligak denboraldiaren bigarren zatiari emango dio hasiera

Traineruen Espainiako Txapelketa dela eta, non Urdaibai Aviaren ‘Bou Bizkaia’k lortu zuen urrezko domina, egutegian egindako geldialdi txikiaren ondoren, Eusko Label Ligan diharduten 12 traineruek beraien mailotak jantzi eta CaixaBank Koroa lortzeko lehiarekin jarrituko dute. Sailkapen orokorra oso estu dago eta oraindik, 2017ko denboraldiaren amaierari begira, ez dago ezer erabakita.

Oraingoz, 111 punturekin eta Hondarribiarekiko hiru puntuko abantailarekin, Urdaibai Aviaren eskuetan dago lidergotza. Orio Babyauto lehenengo bi sailkatuen erritmoa mantentzen saiatzen ari da. 99 punturekin eta lehenengo bi sailkatuek adina bandera lortuta, hiru, Eusko Label Ligako denboraldi honetako hirugarren postuan dago. Kaiku Produchak, 81 punturekin eta lehenengoak baino 31 puntu gutxiagorekin, ixten du ohorezko txanda. Zierbena Bahías de Bizkaiak, aurten egindako hainbat saio onengatik, 68 puntu ditu eta bosgarren postuan dago. Horiei gertutik jarraituz, 56 punturekin, Tirán Pereira eta San Juan Sumelec daude. Ondoren, 53 punturekin, Ondarroa Cikautxok, arrauneko kategoria goreneko lehenengo denboraldi honetan, zortzigarren lekuari eusten dio. Cabok irekintzen du, 47 punturekin eta bederatzigarren postuan, lehenengo txandan diharduten taldeen zerrenda. Puntu kopuru berarekin, hamargarren, San Pedroren ‘Libia’ dago. Ares, 31 punturekin eta hamaikagarren lekuan, Playoffeko postuetako batean dago. Azkenik, 22 punturekin eta Coruñako ‘Santa Olalla’rengadik 9 puntutara, Astillerok ixten du sailkapen orokorra.

Patroi hoberenaren CaixaBank garaikurra, 15 punturekin, oraingoz, Ioseba Amunarrizen eskuetan dago. Atzetik, 9 punturekin, garaikur hori lortzeko lehian, Iker Gimeno dago, eta 7rekin, Oscar Hermo.

Larunbat honetan, 18.00etan, egutegiko hamaikagarren jardunaldia egingo da Hondarribian. Bertan, Hondarribiako XXX. Bandera – GP Mapfre izango da jokoan. Hondarribiko hitzordu hau Eusko Label Ligako klasiko bat da, orain arte egindako 15 denboraldietan jokatu baita. Urte hauetan guztietan, asko izan dira ur horietan garaile izendatu direnak: Astillero, Mecos, Cabo, Urdaibai Avia, Orio Babyauto, Kaiku Producha, eta nola ez, etxeko trainerua. Zehazki, estropada honetako azken irabazlea ‘Bou Bizkaia’ izan zen. Era berean, 2008. urtean, 19’21”89rekin, horiexek erregistratu zuten hitzordu honetako denborarik hoberena. Azpimarragarria da, estropada eremu honek marka hobea erregistratuta duela Eusko Label Ligako txapelketatik kanpo. Izan ere, Euskadiko Txapelketa batean, Kaiku Produchak 19’16”84an gelditu zuen kronometroa. Bestalde, 2009. Urtean erregistratu zen lehengo bi postuen arteko tarterik txikiena; non, soilik zazpi hamarrenengatik, Orio Babyautok, Castro bigarren lekuan utziz, lortu zuen garaipena. 2015. urtean, Urdaibai Aviak 15”88ko tarte zabala atera zion etxeko traineruari. Huraxe izan da lehenengo bi sailkatuen artean, orain arte, erregistratutako tarterik handiena.

Igandean, aldiz, Ondarroako XXXIII. Bandera – Cikautxo Sari Nagusia jokatzeko, txapelketak Ondarroarako bidea hartuko du. Denboraldiko hamabigarren jardunaldi hau izango da, arrauneko kategoria goreneko txapelketa herri horretan egiten den lehenengo aldia. Eusko Label Ligaren egutegian estropada hau ez lehiatzearen ondorioz, kategoria honetako denbora alderagarririk ez dago. ARC Ligaren azken edizioko hamaikagarren jardunaldia da Ondarroako uretan jokatutako azken estropada. Bertan, 20’05”74 eginez eta bigarren sailkatuari, Getariari, hamar segundo baino gehiagoko tartea atereaz, etxeko traineruak, hau da, ‘Antiguako Ama’k, irabazi zuen. 

Itzuli