Albisteak 2017

BEREZIAK

13 Eka 2017

Eskuragai dago jada Web APP-a!

Eskuragai dago jada Web APP-a!

Web APP honek txapelketaren inguruko informazio guztia era erraz batean edukitzeko aukera ematen du

Beste urte batez, Eusko Label Liga – CaixaBank Koroaren denboraldi berri baten etorrerarekin, gure Web APP-a eguneratu dugu Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren informazioa gailu mugikorretarako modurik errazenean eskuratu ahal izateko. Eusko Label Ligaren Web APP berri honen bitartez taldeak, emaitzak, sailkapenak, berriak… kontsultatu ahal izango dituzu zure Smartphone eta Tabletetik.

Azken urteetan bezala, GPS seinaleari esker Eusko Label Ligako 18 jardunaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira. Era honetan, posible da estropadan gertatzen dena jakitea, bertan egoteko edota telebistaz ikusteko abagunerik ez badago.

Web APP hau gure gailuetan jartzea oso erraza da:

1) Sartu zure mugikorretik www.euskolabelligaapp.com webgunean

2) Sarbide zuzen bat sortu (edota zure hasierako orrira gehitu)

Honen ondoren, arraunaz gozatzea besterik ez da geratzen!
 

Itzuli