Albisteak 2017

ELKARTEA

14 Mai 2017

ACT eta A Coruña, hiru urteko batasuna

ACT eta A Coruña, hiru urteko batasuna

A Coruñako Udalak eta ACT beren indarrak batu dituzte hiriburu coruñarrak datorren hiru urteetan Eusko Label Ligako bandera bat izan dezan

ACT, Turismo Partzuergoa eta A Coruñako Udalak itxi duten akordioaren bidez galiziar hiri honek Eusko Label Ligako jardunaldi bat jasoko duen datorren hiru denboraldietako bakoitzean. Era honetan, hiriburu coruñarrak CaixaBank Koroaren lehiaren zirraraz gozatu ahal izango du 2017, 2018 eta 2019an. Bestalde, bertara gerturatzen diren ikus arraunzaleak, eta baita kirolariak ere, dudarik gabe besoak zabalik jasoko dituen eta eskaintzeko aukera mordoa dauzkan hiri batekin aurkituko dira.

Datorren uztailaren 15ean, 18:00 etatik aurrera, Riazor-ko Hondartza eta estropada eremura gerturatzen den guztiak Eusko Label Ligako jardunaldiari izena ematen dion Cidade da Coruña Bandeira-k eskaintzen duen emozio guztiaz gozatu ahal izango du, zeinek denboraldi honetako lehen galiziar asteburuari hasiera emango dion. Honela, urte askoz bi aldeetatik akordioa bilatzen egon ondoren, Bartzelona, Málaga, Donostia, Bilbo, Santander eta Sevilla bezalako hiriburuei batuko da A Coruña.

Erreferentzia egutegian

Kirol proba Riazor Hondartzaren aurrean jokatuko da, kirol honentzat ezaguna den eszenatoki batean, udararo traineru galiziarrek bertan Teresa Herrera Bandera bertan lehiatzen baitute. Nahiz eta leku berdinean egon, bi estropara eremuak guztiz desberdinak dira. Teresa Herreraren kasuan, eremua Hercules-en Dorrearen aldean montatzen da, eta Cidade da Coruña Bandeira honen kasuan aldiz, estropada eremua Riazor-go futbol zelaiaren aldean dago eta traineruak Itsaso zabaleruntz bideratuko dira.

Lankidetza hau izenpetzeko arduradunak Alberto Lema, A Coruñako Udaleko turismo zinegotzia, eta Mario Vidal, ACTko zuzendaritzako kidea izan dira. Lema-ren hitzetan: "hiru urteko akordio honen bitartez ekitaldi honek jarraipena izan dezan bilatzen du, ez zaletasuna sortzeko bakarrik, baizik eta egutegietan erreferentzia bezala ezartzen den eta jendearen oporraldiak antolatzeko balio izango duen data bat sortzeko ere bai". Zinegotziak dioenez, "ziur gaude arrakastatsua izango dela". Bere aldetik, Vidal-ek adierazi du "hainbeste urtez saiatu ondoren ohorea" dela datorren urteetan hemen egon ahal izatea. 

Itzuli