Albisteak 2017

BEREZIAK

10 Mai 2017

Maila mantentzea, lehentasun handiena

Maila mantentzea, lehentasun handiena

Vasile Matei, Astilleroko entrenatzaileak talde kantabriarraren aurredenboraldia aztertzen du

Gaur Eusko Label Ligako ordezkari kantabriarraren inguruko berriak ezagutzeko txanda da. Vasile Matei, Astilleroko entrenatzailea orain baina aurrez urte askoan taldeko arraunlaria izandakoak kontatuko digu nola igaro den aurtengo negua kantabriar udalerrian eta aurtengo denboraldiari begira arraunaren maila goreneko txapelketan ezarri dituzten helburu nagusiak.

Aurredenboraldia beraientzat pixkat bat berezia izan da, aurreko denboraldiko taldetik sei arraunlari bakarrik jarraitzen dute eta taldea goitik behera berregin behar izan dute. Entrenatzaile errumaniarrak argi dauka aurtengoa denboraldi oso gogorra izango dela Astillerorentzat eta “duela bi edo hiru urteko helburuetara” itzultzeak amorrua ematen dio arren aitortzen du erronka nagusia “maila mantentzea” dela. Txapelketako gainontzeko taldeen moduan Mateik uste du taldearen estrategia denboraldia indarrez hastea izan beharko lukeela, hasieran puntu sorta eder bat lortu eta estutasunik ez edukitzeko amaieran.
 

Itzuli