Albisteak 2017

BEREZIAK

12 Api 2017

Belaunaldi aldaketaren buruan

Belaunaldi aldaketaren buruan

Juan Mari Etxabe, San Juan Sumelec-eko entrenatzaileak, bere taldearen aurredenboraldiko nondik norakoak kontatzen dizkigu

Bost urte arroxen entrenatzaile izan ondoren, Joseba Fernandez beste proiektu baten kargu egin da Bermeon. Honek utzitako lekua betetzeko San Juan Sumelec-en buruan, Juan Mari Etxabe aukeratu du klubak, orain arte San Juan Iberdrolako ‘Batelerak’ entrenatzen ibili dena.

Etxabe, “klubeko gizon” bat izanik San Juan-en, Euskotren Ligaren azken hiru edizioak irabazi dituen taldea utzi eta berriz ere Eusko Label Ligako hoberenen artean sartu nahi duen talde batera iritxi da. Talde arroxak aurten gogoz ekingo diote euren belaunaldi aldaketari harrobiko gaztez beteriko taldearekin. Entrenatzaile gipuzkoarraren esanetan arraunlariek “lan oso ona egin dute neguan zehar”

Itzuli