Albisteak 2017

BEREZIAK

11 Api 2017

Jon Arrizabalagak erritmoa jartzen dio apirilari

Jon Arrizabalagak erritmoa jartzen dio apirilari

Ondarroa Cikautxo-ko arraunlariak rocka eta festarako musika uztartzen dituen zerrenda bat dakarkigu

Beste hilabete batez hemen dira ACTri doinu desberdin bat emateko iritsi zaizkigun kantuak. Apiril honetan gainera, Eusko Label Ligaren jaiotzaz geroztik daukagun lehenengo zerrenda da, eta honi izena jartzearen arduraduna Jon Arrizabalaga, Ondarrua Cikautxo-ko arraunlaria da, aurten bere taldearekin batera debuta egingo duena CaixaBank Koroagatiko lehian.

Ondarrutarraren zerrenda honetan ez dago guztien gainetik desberdintzen den musika estilorik baina badira bi, euren modura zerrendari bere ikutu pertsonala ematen diotenak. Alde batetik, playlist-aren alde rockeroa daukagu Paradise City, Welcome to The Jungle (Guns N´ Roses) edota Fuel (Metallica) bezalako kantekin, eta bestetik, Mambo Nº 5 (Lou Bega), Boom Boom Boom Boom! (Vengaboys), Livin´ la Vida Loca (Ricky Martin) eta Allez Ola Olé (Jessy Matador) aurki ditzakegu zerrendari festa puntua ematen diotenak.

Itzuli