Albisteak 2017

BEREZIAK

06 Api 2017

Etxera itzulera

Etxera itzulera

Jon Salsamendi, Orio Babyautoko entrenatzailea, daukagu lehenengo protagonistatzat elkarrizketa multzo honetan

ACT eta Eusko Labelen arteko akordio berri honen bitartez, eta ondorioz sortu den Eusko Label Ligaren jaiotzarekin, CaixaBank Koroaren lehiaketa hasteko atzerako kontaketari hasiera emango diogu. Arraunlariak jada egutegiko lehen estropadetan ari dira pentsatzen eta entrenatzaileak berriz, euren prestaketak adierazten duena jarraitzen dute kirolariak egoera fisikorik onenean iritsi daitezen Eusko Label Ligaren hasierara.

Hain zuzen ere, entrenatzaileak izango dira astean behin argitaratuko ditugun elkarrizketa multzo berri honen izarrak. Hauek, euren taldearen prestaketaren berri emango digute eta hastear den denboraldi honetaz zer espero duten ere esango digute.

Sekzio honi hasiera emateko hautaturiko prestatzailea Jon Salsamendi da, Orio Babyautoko entrenatzailea, zein aurten bere jatorrizko taldera itzuli den Urdaibai Aviarekin lehengo urtean dena irabazi ondoren, oriotarrak banderen garaipenengatiko lehia horretan ezartzeko. Salsamendik, talde berri batera egokitzeak suposatzen duena kontatuko digu, eta honen dakarren lan gogorra.

Itzuli