Albisteak 2018

BEREZIAK

18 Uzt 2018

Maniobratzeko duen jardunaldia

Maniobratzeko duen jardunaldia

II Bandera Adegi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko II. Bandera aurkeztu dira goizean 

Datorren larunbatean uztailaren 21a jokatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera Pasaiako Badian Euskotren Ligako II Bandera Diputacion de Gipuzkoa eta jarraian Eusko Label Ligako II Bandera Adegi

Jardunaldi berezi bati buruz ari gara, izan ere, estropada eremua Pasaiako Badia barruan kokatuta dago oso-osorik eta eremu mugatua izanik, estropada eremua ez da ohikoa izango: Emakumeak 3 luze eta 2 ziaboga egin beharko dituzte eta gizonek 6 luze eta 6 ziaboga. Beraz, traineruak biraketa gehiago egiten ikusteko aukera izango da larunbateko jardunaldian. Beste ezaugarri berezi bat antolakuntzan dago, ACTek antolatu du jardunaldia bi kluben laguntzarekin, San Juan Sumelec eta San Pedro

Txandeko ordena Euskoa Label Ligako sailkapenaren araberakoa izango da, non Urdaibai Avia da lidertzan 82 punturekin. 

Goizean Pasaiako Udaletxean izandako aurkezpenean Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako Zuzendari Nagusia; Juan Mancisidor,Adegiko enpresa eta kanpo harremanetako zuzendaria; Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea; Xabier Arraras, San Juan Sumeleceko presidentea eta Josexo Aranburu, San Pedroko presidentea. 

Kontsultatu dossierra

Itzuli