Albisteak 2019

ELKARTEA

23 Mar 2019

Denboraldi berrirantz abiatu da ACT

Denboraldi berrirantz abiatu da ACT

2019ko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako egutegiak onartu dituzte bazkideek

Elkarteko klubetako ordezkariak Bermeo elkartu dira urteko bigarren saiorako. Batzar honetan aurrerapausuak eman dira arraunaren maila goreneko denboraldia zehazteko.
    
Gaurko puntu garrantzitsuenetako bat txapelketen egutegiaren onarpena izan da, non  ACTk antolaturiko bi lehiaketetako estropadei baiezkoa eman zaie. Eusko Label Ligak 20 estropada izango ditu, non Elkarteko hamabi kublek CaixaBank Koroarengatik lehiatuko dire. Bere aldetik, Euskotren Ligak beste behin hamalau jardunaldiko egutegia izango du bertan lehiatuko diren lau emakumezkoen traineruentzako.

Bestalde, ACTko bazkideek 2019. Urteko aurrekontu aprobatu dute. Azkenik, Lourdes Garcia baieztatu dute klubek  Batzorde Teknikoko arduradun berri bezala. Esan beharra dago, bere ibilbide profesional luzean Lourdesek Kirol Psikologian formakuntza dauka eta 20 urteko eskarmentua dauka aulki mugikorreko eta aulki finkoko estropaden arbitratzean, nazioarteko estropada eta mundialetan.

Batzarra amaitu ondoren, Urdaibai Aviak, pasa den urteko talde txapeldunak, Eneperi jatetxean bazkaltzera gonbidatu ditu bertara gerturatukoak.

Itzuli