Albisteak 2019

LEHIAKETA

13 Mar 2019

San Juan Iberdrolak agur esan dio Euskotren Ligari

San Juan Iberdrolak agur esan dio Euskotren Ligari San Juan Iberdrolak agur esan dio Euskotren Ligari

Azken bost denboraldietako talde garaileak uko egin dio emakumezkoen arraun maila gorenean lehiatzeko bere postuari

Zortzi urte eta bost txapeldun garaikur ondoren, San Juan Iberdrola ez da urtengo Euskotren Ligan izango. Talde pasaiarrak bere postuari uko egitea erabaki du eta ETE Ligan izango da arraunean denboraldi honetan.

Aurreko denboraldia amaitu ondoren, San Juan Iberdrolak zeuzkan arraunlari guztien baja jasan zuen eta azken uneraino saiatu ondoren, ezin izan dute aurtengo denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko beharrezkoa den kirolari taldea osatu.

Pasa den irailaren 15 eta 16ean jokaturiko playoff-ean bigarren postua lortu ondoren, Hondarribia Bertako Igogailuak-ri euskaini zaio Euskotren Ligan batelerek zeukaten postua. Bidasoarrak, Orio Babyauto, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarrarekin batera izango dira aurtengo Euskotren Liga lehiatzen.

Itzuli