Albisteak 2015

LEHIAKETA

14 Uzt 2015

Igandean, Bizkaian estreinu

Igandean, Bizkaian estreinu

Gaur goizean VII Ambilamp Bandera “Reciclamos la Luz” aurkeztu da Sestaoko Udaleko Areto Nagusian

Igandean, 12:00etatik aurrera San Miguel Ligako zazpigarren jardunaldia eta Euskotren Ligako laugarrena jarriko dira jokoan Portugaleteko uretan. Parte-hartzaileak hiru itsas miliako estropada eremu batean lehiatuko dira, lau luze eta hiru ziabogarekin. Emakumezkoen estropadari dagokionez, IV Euskotren Bandera jarriko da jokoan, lehenengo aldiz, sailkaturiko lau traineruak batera arraunean arituko direlarik. Kasu honetan, ibilbidea itsas milia bat eta erdikoa izango da, bi luze eta ziaboga batekin.

Jardunaldi hau igandean jokatuko denez, San Miguel Ligako estropadaren txanden eraketa aurreko egunean Orion gertatutakoaren araberakoa izango da. Beraz, txandak XXV. Orioko Estropaden amaierako sailkapena ezagutzean osatuko dira.

Gaurko aurkezpen saioan izan dira Josu Bergara, Sestaoko alkatea; eta José Manuel Monje, Kaiku Produchako presidentea. Josu Bergarak denboraldi honetan Ibaizabal bezalako eszenatoki berezian jokatuko den lehen estropada izango dela nabarmendu nahi izan du.

Itzuli