Albisteak 2019

BEREZIAK

18 Abu 2019

Herri baten harrotasuna

Herri baten harrotasuna Herri baten harrotasuna

Oriotarrek "Txiki" ontziko neskekin ospatu dute Euskotren Ligako garaipena

Orio Babyauto taldea momentu gozoak pasatzen ari da, bai gizonezkoen mailan, baita emakumezkoetan ere. Jon Salsamendiren mutilak Eusko Label Ligako lehen postuan jarraitzen dute eta ondo bideratuta dute txapelketa bereganatzeko. Santi Zabaletaren neskek, ordea, Zarauzko XI. Ikurriña irabazteaz gain, Euskotren Ligako garaikurra jaso dute, eta gaur eskuratutako lorpenak etxera ekarri dituzte oriotar zale guztiekin garaipena ospatzen aldera. 

Gaurko estropada jokatu eta gero taldekide guztiak bazkaltzera joan dira, eta tripa festa egin ostean, "Txiki" ontziko neskek argazki sesioa egin dute lortu berri dute Euskotreneko garaikurrarekin. Iritsi da oriotarrek arraunlariei harrera egiteko unea. Eguraldia lagun izan ez duten arren, ehunka oriotar zale atera dira Orioko karriketara neskei ongietorria egiteko eta arraunlariekiko duten maitasuna adierazteko. 

Kirolariak, prestatzaileak eta zuzendaritzakoak elkar batu dira Euskotreneneko garaikurra harrotasunez bizkarrean herrian barrena erakusteko, eta bitartean, elkarteko kideak txaloartean jaso ditu Orioko herriak. 

Itzuli