Albisteak 2019

BEREZIAK

21 Abu 2019

Arraunaren maila gorena Bueura iritsi da

Arraunaren maila gorena Bueura iritsi da

Bost urte eta gero Eusko Label Liga Bueura itzuli da, eta hala, II. Bandeira Concello de Bueu – Gran Premio Teccarsa-Rehau-Roto jokatuko da datorren larunbatean

2019ko Euskotren Ligari amaiera eman eta Orio Babyautok Zarauzko XI. Ikurriña bereganatu eta gero, Galizira egingo dugu salto Eusko Label Ligako 17. eta 18. jardunaldiak jokatuko baitira. Larunbatean 18:00etatik aurrera, Bueueko uretan II Bandeira Concello de Bueu – Gran Premio Teccarsa-Rehau-Roto jarriko da lehian. Ez da lehen aldia goi mailako lehiaketa Pontevedrako ibaian egon dena, 2014an Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldia izan baitzen; urte hartan, Orio Babyautok I Bandeira Concello de Bueu irabazi zuen 19'51"10eko denbora eginez eta Urdaibai Aviari bi segundoko aldea aterata.

Ohi bezala, Eusko Label Ligako sailkapenaren arabera eratuko dira txandak. Gauzak horrela, Astillero Repsol Electricidad y Gas, San Pedro, Lekittarra Elecnor eta Kaiku ariko dira lehen txanda. Bigarrenean, berriz, Cabo, Ondarroa, Urdaibai Avia eta Donostiarra lehiatuko dira. Azkenik, hirugarren eta ohorezko txandan, Eusko Label Ligako lau oilarrak: Zierbena Bahias de Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, Go fit Hondarribia eta Orio Babyauto liderra. 

Gaur goizean aurkeztu dute "II Bandeira Concello de Bueu – Gran Premio Teccarsa-Rehau-Roto" bandera, eta aurkezpen ekitaldian Felix Juncal Bueueko alkatea, Ricardo Verde Bueueko kiroleko zinegotzia eta Mario Vidal ACTko zuzendaritzako kidea izan dira. 

Itzuli