Albisteak 2019

BEREZIAK

28 Urr 2019

Ziklo berria Urdaibai Avian

Ziklo berria Urdaibai Avian

Bermeotarrek arraun denboraldi berrirako arraunlarien zerrenda aurkeztu dute

Garaipenaren bidetik aldendu eta aurredenboraldian ezarritako helburuetatik hurrun egon diren udarari amaiera eman ondoren, Urdaibai Aviak arraun denboraldi berrirako arraunlari zerrenda aurkeztu du. Jon Elortegiren gidaritzapean, taldean aurpegi berri asko ikusten dira, arraunlari veterano ugariren bajez gain.

Lur Uribarren, Carlos Palazuelos, Sebastián Acervi, Oscar Viúdez eta Mikel Ojeda baja dira talde bermeotarrean, eta berritasunen atalean, entrenatzailearekin batera, Iker Gimeno, Asier Bermejo, Igor Francés, Gorka Arostegi, Unai Billakorta eta Imanol Etxebarria egongo dira ‘Bou Bizkaia’ren proiektu berri honetan

Itzuli