Albisteak 2019

LEHIAKETA

20 Eka 2019

Zierbenak osatuko du lehen asteburua

Zierbenak osatuko du lehen asteburua

Igandea honetan 12:00etatik aurrera udalerri bizkaitarrean lehiatuko den “XXXVI Petrono – Zierbena Banderaren” aurkezpen saioa ospatu da gaur eguerdian

Zierbenan izango dira igande honetan Eusko Label Ligako 12 lehiakideak 12:00etatik aurrera txapelketako lehen asteburua osatzeko. Aurreko egunean Bilboko Itsasadarreko uretan bakoitzaren indar eta ahuleziak neurtu ondoren, igandean itsasoan izango dira lanean CaixaBank Koroa eskuratu nahi duten klubak. Parte-hartzaileek 5.556 metroko distantzia bete beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin. Estropada honetako barneko balizak, Zierbenako portuaren parean izango dira kokatuta.

Eusko Label Ligaren bigarren jardunaldi honetako txandak, larunbateko “Bilboko X. Bandera” lehiatu ondorengo sailkapen nagusiaren arabera egongo dira osatuak.

Honela, gaur goizean ospatu da “XXXVI. Petronor – Zierbena Banderaren” aurkezpen saioa Zierbenako Arraun Elkarteren egoitzan. José Luis Herrerías, Zierbena Bahías de Bizkaiako presidentea; José Ingacio Zudaire, Petronorreko Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaria; eta Iñigo Ortuza, udalerri galipoko alkatea, izan dira ekitaldi hau zuzentzeko arduradunak.

Itzuli