Albisteak 2017

BEREZIAK

19 Api 2017

"Zaila da harrobitik zazpi arraunlari ordezkatzea"

"Zaila da harrobitik zazpi arraunlari ordezkatzea"

Beni Silva, Caboko entrenatzaileak gizonezkoen talderako itzuleraren berri eman dio ACT TV-ri

CaixaBank Koroa lortzeko lehia oso gogorra izan ohi da harrobian oinarritzen den talde batentzat, baina Cabok badaki zer den hori, txapelketa honetan harrobitik arraunlari gehien ateratzen dituen taldeetako bat baita urtetik urtera. Zazpi arraunlari titular galdu ondoren aurreko urteko denboraldiaren ondoren, aurtengo Eusko Label Liga erronka zail bezela aurkezten zaio Boiroko taldeari.

Beni Silvak Gustavo Vázquezen lekua hartu du talde galiziarraren buruan, baina Silva ez da iritsi berri bat Cabora. Urte batzuetan zehar emakumezkoen trainerua Euskotren Ligara eraman aurretik gizonezkoenaren entrenatzaile ere izan zen taldea ACTn egon zen aurreko aldian, taldeko arraunlaria izateaz gain. Harrobitik zazpi gazte igo dira aurten lehenengo trainerura taldea utzi duten arraunlarien hutsunea betetzeko. Eszenatoki ideal batean, Silvaren ustez, gazte hauek bigarren traineruan arraunlari bezala garatzeko denbora eduki beharko lukete. “Gazte hauek prestatzeko denbora gehiago behar da Eusko Label Liga bezalako txapelketa zorrotz batera aldaketa egin aurretik”, dio entrenatzaileak.

Gainera, prestatzaile galiziarrak dio aurtengo aurredenboraldia beste urteetakoa baina kontserbadoreagoa izan dela taldean zegoen “tentsioa gutxitzeko” eta bere arraunlariei “sosegu pixka bat” emateko.
 

Itzuli