Albisteak

ELKARTEA

24 Urt 2020

Urte berria ACTrentzat

Urte berria ACTrentzat Urte berria ACTrentzat

Elkarteak ongietorria eman die Zarautz AE eta CR Aresi, ACTko bazkide berri gisa

ACTko bazkideak gaur goizean bildu dira Elkarteak Oiartzunen duen egoitzan, urteko lehen Batzarra egiteko. Bertan, aurreko denboraldian igoera playoffean euren postua lortu zuten bi bazkide berriei, Zarautz Arraun Elkarteari eta Club de Remo Aresi, ongietorria eman zaie.

Kontrajarrian, Elkarteko bi bazkide historikori agur esan zaie, CDR Astillerori eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteari, maila goreneko txapelketan 12 eta 13 urterekin hurrenez hurren.

Batzarra amaitutakoan bazkaltzera joan dira bazkideak Bereziartua Sagardotegira, bazkide berriei ongietorria egiteko eta, noski, Astillero eta San Pedrori agur bero bat emateko.

Itzuli