ACT TV 2018

BEREZIAK

25 Abu 2018

Urdaibai Aviak bandera gozatu du berriz

Urdaibai Aviak bandera gozatu du berriz Urdaibai Aviak bandera gozatu du berriz

Tiran Pereirak, Caboren denbora bera egin eta gero, bi puntu jan dizkio San Juan Sumeleci 

Bou Bizkaiak garaipena erdietsi du XXXVI Bandeira Concello de Boiro - VIII GP Fandicostan, era horretan, denboraldiko zortzigarren bandera eskuratu du eta GO fit Hondarribiarekin zeukan aldea 14 punturaino zabaldu du Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean, Ama Guadalupekoak seigarren egin eta gero. 

Eneko Bilbaok gidatutako ontzia nagusi izan da hasiera-hasieratik lehen kaletik.  Urdaibai Avia aurkariekin zuen aldea zabalduz joan da erreferentziaz erreferentzia, eta helmugan sartu da 19'56"96ko denborarekin. Bou Bizkaiak garaipena erdietsi zuen Zarauzko lehen jardunaldian, baina bandera irabazi gabe zegoen uztailaren 25etik Santurtzin egin zuenetik, eta gaurkoaren ondoren, garaipenaren bidera itzuli da. Bigarren lekua Zierbenea Bahias de Bizkaiarentzat izan da 8 segundora, Orio Babyautori azken luzean aurre hartuta eta San Nikolas ontzia hirugarren bukatuta. Txanda Ama Guadalupekoak bete du Bermeotarrengandik 21 segundora iritsida. 

Bigarren txandatik, Santurtzi Iberdrolak eta Ondarroa Cikautxok hondarribitarrek baino denbora hobea egin dute. Sotera bikain aritu da irten eta berehala lehen kaletik eta Antiguako Amak azken sprint izugarria egin du moreengandik 6 segundora. Donostiarra ondarrutarrengandik segundo bakarrera iritsi dira azken maniobrara, baina amaieran 7 segundo galdu dituzte brankaz eta Soteratik 14 segundora helmugaratu dira. Cabok itxi du txanda 20'33"18ko denborarekin.

Lehen txandan Kaiku Produchak erdietsi du garaipena San Pedrorekin borroka bizia izan eta gero. Azkeneko balizan denbora berbera egin dute bi ontziek, baina Bizkaitarraren azken luzea Libiarena baino hobea izan da eta 4 segundo lehenago helmugaratu dira. Tirán Pereira hirugaren izan da txandan 20'33"18ko denborarekin. Cabok egindako denbora berbera. Bideo finisharen errebisioaren ondoren, bi ontzien denbora ofizialak berak izan dira, beraz Lehiaketa Araudiaren arabera, bi ontziek leku bera hartu dute sailkapenean eta puntu kopuru berbera batu dituzte. Beraz, hamargarren postua Tiran Pereira eta caborentzat eta hiruna puntu bi ontzientzat. Mar do Conek, era horretan, San Juan Sumelecek baino 2 puntu gehiago batu ditu, Errekak azkena amaitu baitu Kaiku Produchatik 36 segundora. 

Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean, Urdaibai Aviak jarraitzen du lider 178 punturekin, 14 da Ama Guadalupekoa eta Zierbena Bahias de Bizkaiak da hirugarren 17ra. 

Arraunaren gorengo txapelketa bueltan izango da bihar 12:00etatik aurrera Boiroko uretan, non erabakiko den zein ontzik galduko duen maila, zeinek jokatuko duen Playoffa eta zeinek amaituko duen denboraldia

Itzuli