ACT TV

ELKARRIZKETAK

15 Ira 2019

Urdaibai Avia amaierako festan agertu da

Urdaibai Avia amaierako festan agertu da Urdaibai Avia amaierako festan agertu da

‘Bou Bizkaia’k XLV El Corte Inglés Bandera eraman du lehenengo txandatik eta Orio Babayautok bere lehen CaixaBank Koroa lortu du Portugaleteko uretan

Urdaibai Aviaren garaipen bikaina Eusko Label Ligako azken jardunaldian XLV El Corte Inglés Bandera eramanez. ‘Bou Bizkaia’ren denbora 19’09”34koa izan da, Ondarroa Cikautxori 6”90eko aldea ateraz. Atzo amaierako garaipena ziurtatu ondoren, gaur Orio Babyautok CaixaBank Koroa jaso du. Arkaitz Diazek, gaur hiru puntu gehitu ostean, denboraldia CaixaBank Patroi Onenaren Sailkapenaren goikaldean amaitu du.

Ondarroa Cikautxo aurreratu den arren, Urdaibai Aviak bigarren luzean lidertza hartu du eta amaieran ondarruarrei 6”90eko aldea atera die. Donostiarra laugarren izan da 19’28”64rekin eta Cabok txanda eta estropadako sailkapena itxi du garaileengandik 1’04”70era.

GO fit Hondarribiak garaipena lortu du ohorezko txandan 19’24”50eko markarekin, baina ez da nahikoa izan lehenengo txandako denbora hobetzeko. Zierbena Bahías de Bizkaia bostgarren izan da 19’28”30rekin, Santurtzi Iberdrola seigarren 19’36”22rekin eta Orio Babyauto zazpigarren ‘txo’engandik 34”28ra.

Zarautz Babyauto eta Ares Eusko Label Ligako taldeak dira

Zarautz Babyauto, lehenengoak gaur 19’48”58, eta Ares, bigarren 19’54”04rekin, Eusko Label Ligako taldeak izango dira datorren urtean. Tirán Pereira hirugarren izan da 20’01”26rekin eta Deusto Bilbao laugarren 20’05”56rekin. San Pedrok, azkena gaur garaileengatik 19”10era, ezin izan dio mailari eutsi azken bi egunetako playoff honetan.

Hondarribia Bertako Igogailuakek mantentzea lortu du

Hondarribia Bertako Igogailuakeko bidasoarrek Euskotren Ligan mantentzea lortu dute playoffeko bi jardunaldiak irabaziz, gaurkoa 10’49”18ko markarekin. Hibaika Jamones Ancín bigarren izan da 10’51”28rekin eta Zumaia Salegi Jatetxeak itxi du txanda 11’00”18rekin.

Itzuli