ACT TV 2019

BEREZIAK

17 Uzt 2019

Txapelketa liderren etxera iritsi da

Txapelketa liderren etxera iritsi da

Larunbatean Eusko Label Ligako Orioko XXIX. Estropadak – VII. Orio Kanpina Bandeta eta Euskotren Ligako VII. Orio Kanpina Bandera lehiatuko dira Orion

Estropada bat Orion beti da berezia, herriak daukan arraunarekiko zaletasunagatik. Baina aurten are bereziago da momentu honetan Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako lidertzan daudelako Orio Babyautoren bi traineruak.
    
Estropada, beste behin, ohiko formatuan lehiatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin Eusko Label Ligako traineruentzat eta bi luze eta ziaboga bakar batekin Euskotren Ligako lau ontzientzat. Larunbateko jardunaldia izanik, mutilen estropadako txandak Eusko Label Ligako Sailkapen Nagusiaren arabera osatuko dira. Honela, lehenengo txandan izango dira San Pedro, Astillero Repsol Electricidad y Gas, Lekittarra Elecnor eta Ondarroa Cikautxo. Bigarrenean aldiz, Kaiku, Cabo, Urdaibai Avia eta Donostiarra izango ditugu. Ohorezko txandan, azkenik, Santurtzi Iberdrola, GO fit Hondarribia, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Orio Babyauto arituko dira arraunean.

Gauzak honela, gaur goizean ospatu da bi estroapa hauen aurkezpen saioa Orioko Kanpinean. Ekitaldia zuzentzeko arduradunak izan dira Anuska Esnal, Orioko alkatesa eta Ibon Huegun, Orio Babyautoko presidentea.

Itzuli