ACT TV

BEREZIAK

02 Ira 2019

Txapeldunen lan saioak

Txapeldunen lan saioak Txapeldunen lan saioak

Zarautz Bayauto KAEko garaileak eta CR Ares LGTko irabazleak beraien lan saioak nolakoak diren erakutsi dizkigute

KAEko eta LGTko lehiaketak amaitu dira dagoeneko, eta jada badakizkigu zein talde izan diren txapelketa bakoitzeko irabazleak. "Eusko Label Liga Barrutik" sekzioko atal berri honetan, bi ligetan uda osoan zehar nagusi izan diren entrenduen testigu izan gara. Alde batetik, Zarautz Babyauto KAE1eko txapeldunarena. Enbatak zortzi garaipen eta 184 punturekin amaitu du denboraldia. Eta bestetik, CR Ares Galiziako Ligako irabazlearena. Santa Olalla De Lubre ontziak 10 banderen jabe egin da eta 116 puntu poltsikoratu ditu. 

Biek ala biek nagusitasun osoz irabazi dute KAE1 eta Galiziako Liga, hurrenez hurren, eta gipuzkoarrek eta coruñarrek irailaren 14 eta 15ean Bermeon eta Portugaleten jokatuko den Eusko Label Ligako kanporaketako hautagai nagusiak dira. Bi talde horiek datorren urtean maila gorenean aritzeko txartela eskuratzeko gai izango dira? Batek daki. 

 

Itzuli