Albisteak

ELKARRIZKETAK

14 Mar 2019

"Taldeak haginka egiteko gogoa dauka eta goruntz begiratzen du"

"Taldeak haginka egiteko gogoa dauka eta goruntz begiratzen du"

Igor Makazaga, Donostiarrako entrenatzaileak, aurre pausu bat eman nahi du bere arraunlariekin batera Eusko Label Ligako denboraldi honetan

Eusko Label Ligaren aurretik datozen hilabete hauetan guztiz barneratuak gaude eta garairako, talde bakoitzak jada bere asmo eta gaitasunen berri ematen hasi dira udarari begira.

Beraz iritsi da unea, beste urte batez, taldeen inguruan gehien dakitenei galdetzeko, entrenatzaileei hain zuzen ere. 12 bideoko sail honi hasiera Igor Makazagarekin emango diogu, zeinek 2019 honetan bere hirugarren denboraldiari aurre egingo dion Donostiarraren buruan.

Entrenatzaile pasaitarra pozik dago bere mutilek orain arte egindako lanarekin eta positibotzat jotzen du aurredenboraldiaren une honetan arraunlariek daukaten sasoiarekin. Makazagaren hitzetan, baliteke aurten arraunlari zerrenda motzagoa izatea, baina pasa den urtean baina ezaugarri hobeak emateko gai da.

Prestatzaile gipuzkoarrak argi dauka aurtengo helburua lehengo urtean Eusko Label Ligan lorturiko emaitzak gainditzea dela.

Itzuli