Albisteak

ELKARRIZKETAK

13 Mai 2019

"Taldea gosez dago"

"Taldea gosez dago"

Osertz Alday Lekittarra Elecnorreko entrenatzailea gogo handiz dago denboraldi berrirako, iazko sasoian Eusko Labe Ligarako txartela eskuratu eta gero

Lekittarra gorengo mailara itzuli da KAE1 ligan hainbat denboraldi egin ostean. Eusko Label Ligan lehiatu zuen azken aldia 2005. urtean izan zen.

Aurtengo denboraldian, laugarren urtez jarraian, Osertz Alday izango da talde bizkaitarraren lidergoa eramatearen arduraduna. Entrenatzaile hondarribiarrak dio taldea gogoz dagoela denboraldi berriari ekiteko. "Taldea ilusioz eta grinaz dago". Halere, Aldayek hankak lurrean ditu, gorengo mailan lehiatzea erraza izango ez dela baitaki: "Maila handia egongo denez, uste dut lehen txandan ibiliko garela".

Lekittarra Elecnorreko prestatzaileak garbi du zein izango den aurtengo helburu nagusia: "Lehen txandan ibiliko diren maila berean aritzea izango da helburua, eta posible bada, salbazioa lortzea".

Bestalde, neguko estropadei dagokienez, Aldayek uste du zaila dela ondorio zehatz bat ateratzea. "Ezin zara emaitzekin itsutu. Garrantzitsuagoa iruditzen zait izan ditugu sentsazioetan arreta jartzea". Halaber, entrenatzaile gipuzkoarrak balorazio positiboa egiten du jokatu dituzten neguko estropaden inguruan: "Negua nola joan zaigun ikusita, gustura gaude lortutako emaitzekin".

Prestatzaile gipuzkoarrak dio denboraldi honi aurre egiteko talde gaztea duela baina izaera handikoa, eta horrek lan egiteko modua asko errazten diola azpimarratzen du.

Itzuli