Albisteak 2019

LEHIAKETA

21 Uzt 2019

Santurtzi Iberdrola nagusi Portugaleteko uretan

Santurtzi Iberdrola nagusi Portugaleteko uretan Santurtzi Iberdrola nagusi Portugaleteko uretan

Sotera ontziak eraman du XVIII. Sestaoko Udaleko Bandera, eta II. Sestaoko Udaleko Banderan, berriz, Orio Babyauto nagusitu da

Santurtzi Iberdrola izan da garaile Portugaleteko uretan jokaturiko estropadan. Iker Zabalaren mutilek hasieratik lan ona burutu dute eta amaieran 19'18"38an geratu dute kronometroa, Orio Babyauto hirugarren sailkatuari bost segundoko aldea aterata. Go fit Hondarribiak gaurko lehian laugarren postuan amaitu du garaileengandik 13 segundora, eta Donostiarra aldiz ohorezko txandako laugarrena izan da 31 segundoko galera edukita.

Zierbena Bahias de Bizkaiak hasieratik bere nagusitasuna erakutsi du eta bigarren txandako garaileak izan da 19'23"72ko denbora eginda, hala, Galipoek bigarren amaitu dute gaurko estropadan. Urdaibai Avia, aldiz, laugarren lekuan geratu da irabazlearengandik 12 segundora, eta Ondarroa Cikautxok seigarren postuan amaitu du 19'45"56ko denbora burututa. Bigarren txandako laugarren lekuan Cabo geratu da Soterarengandik 34 segundora geratuz.

Kaikuk bere zaleen aurrean lehen txandako garaile izan da 19'58"12ko denbora eginez, eta hala, Bizkaitarra ontziak bederatzigarren postua eskuratu du. Astillero Repsol Electricidad y Gasek hamargarren postuan amaitu du Kaikurengandik lau segundora. Hamaikagarren postuan, berriz, San Pedro izan da 10'20"18ko denbora burututa eta gaurko apalena Lekittarra Elecnor izan da irabazlearengandik . Bestalde, talde bizkaitarrak lehen ziabogan arraun txikia galdu du eta horrenbestez, hiru segundoko zigorra jaso du Osertz Aldayen taldeak.

Gauzak horrela, Orio Babyautok jarraitzen du lider Eusko Label Ligako sailkapen nagusian 110 punturekin, eta Zierbena Bahias de Bizkaia bigarren sailkatuari 12 puntuko aldea ateratzen dio. CaixaBanko Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Arkaiz Diaz Donostiarrako lemazainak jarraitzen du lehen postuan Borja Gomez Zierbena Bahias de Bizkaiako patroiari bost puntuko abantaila kontutan izanik.

Bitik bi Orio Babyautorentzat

Asteburu borobila "Txiki" ontziko neskentzat gaurkoan estropadan II. Sestaoko Udaleko Bandera irabazi ostean. San Zabaletak gidatutako taldeak hasieratik estropada burua hartu du eta ziabogaren ostean beste hiru ontziei tartea zabaldu die. Gauzak horrela, oriotarrek 10'49"66ko denbora burutu dute Donostia Arraun Lagunaki 4 segundoko aldea ateraz. Hirugarren postua Hondarribia Bertako Igogailuarentzat izan da irabazlearengandik 11 segundora geratuz, eta gaurko apalena, berriz, Donostiarra izan da 18 segundo galduta. Gauzak horrela, Orio Babyautok lidertza sendotu du eta orain, "Txiki"ontziak 31 puntu ditu sailkapen nagusian. Bigarren postuan Donostia Arraun Lagunak dago oriotarrengandik sei puntura. Bestalde, Patroi Onenaren sailkapenean Nadeth Agirre oriotarren patroiak jarraitzen du lider Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko lemazainari zazpi puntuko aldea edukita.

Denboraldiko bigarren zatia hastear

Datorren asteburuan Bizkaiko uretan izango dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak. Larunbatean, Santurtzin XL. Ikurriña eta VIII. Euskotren Bandera jarriko dira jokoan. Igandean, berriz, gorengo mailako 16 ontziak Getxora joango dira, eta bertan Getxoko Estropaden XL. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XV. Omenaldia eta Getxoko XI. Ikurriña lehiatuko dira. 

Itzuli