Albisteak 2018

ELKARTEA

27 Urt 2018

Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra, bazkide berriak

Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra, bazkide berriak

Batzarrak bazkide berriak onartu ditu eta baita Igon Lertxundi eta Txema Vizcaíno-ren sarrera Zuzendaritza Batzordean

Gaur goizean Oiartzunen, ACT-k urteko lehenengo Batzarra izan du eta hainbat gai ikutu dira 2018ko Eusko Label Ligarako. Besteak beste, Ares eta Astillero-ren agurra egin da gaurkoan eta, honen ondorioz, Santurtzi Iberdrola-ri eta Donostiarrari bazkide bezala onartu zaie.

Beste puntu bat izan da Zuzendaritza Batzordearen aldaketa. Eli Carral, Astillero-ko Presidenta eta gaur arte Elkatearen Bozeramailea, eta Josetxo Aranburu, San Pedro-ko Presidente ohia eta Elkartearen Diruzaina, utziko dute zuzendaritza. Beraien ordez, Txema Vizcaíno, Santurtzi Iberdrola-ko Presidente ohia, eta Igon Lertxundi, Orio Babyauto-ko Presidenten ohia, sartuko dira. 

Itzuli