Albisteak 2017

BEREZIAK

22 Eka 2017

Orio eta Bilboko ordutegien aldaketa

Orio eta Bilboko ordutegien aldaketa

Eusko Label Ligaren lehen jardunaldiak 19.00etan emango du hasiera, eta Oriokoak berriz, 17.30etan

Eusko label Ligaren egutegiak ordutegi aldaketa batzuk edukiko ditu bere bi jardunaldietan. Datorren uztailaren 1ean Bilboko uretan jokatuko den lehen jardunaldian, ohikoa baino ordubete beranduago hasiko da estropada, 19.00etan. Aldiz, datorren uztailaren 8an Orioko estropada, ordu erdi lehenago lehiatuko da, 17.30etan. Kasu honetan, azken urte hauetan ohikoa den bezala, jardunaldi honek Euskotren Ligara sartzeko playoff-arekin kointzidituko du.

Honela, Emakumezkoen jardunaldia, gizonezkoena bukatu ondoren lehiatuko da, txanden arteko berdintasuna bermatzeko intentzioarekin. Kasu honetan Eusko Label Ligan hiru txanda izango dira eta Euskotren Ligan bat.
 

Itzuli