Albisteak 2019

BEREZIAK

14 Abu 2019

Olatuetatik mendiko malkarretara

Olatuetatik mendiko malkarretara

Lur Uribarrenek eta Nerea Perezek mendiarekin eta eskaladarekin duten harreman estua kontatuko digute, "Eusko Label Barrutik" sekzioko atal honetan

Denboraldia su bizian doan aurrera, eta dagoeneko lehiaketako zortzigarren astean sartu gara. Gauzak horrela, Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako arraunlarien nekea azaleratzen doa apurka-apurka. Lehia bete-betean dauden arraunlariek ia egunero entrenatzen dutela jakinda, beti dago tartetxo bat tostetatik irten eta arnasa hartzeko. 

"Eusko Label Liga Barrutik" sekzioan, Lur Uribarreren eta Nerea Perezen istorioa ekarriko dugu atal berri honetara. Biek ala biek mendia dute gogoko, arraunetik momentu batez ihes egiteko eta bide batez beste modu batera gozatzeko. "Bou Bizkaia" ontziko lemazainak urteak daramatza eskaladan. Txikia zenetik hasi zen kirol mota hau praktikatzen eta hamaika ordu sartu ditu Ogoñon, bere jaioterriko (Elantxobe) mendian. Nerea Perez Hondarribia Bertako Igogailuako patroiari dagokionez, orain dela bi urte praktikatu zuen eskalada eta segituan sartu zitzaion arra. Bi patroiak itsasoan ez, Aiako Harrietan elkartu dira. 

Itzuli