Albisteak 2018

BEREZIAK

21 Eka 2018

Musikaren Nazioarteko Eguna Aitzol Elurekin

Musikaren Nazioarteko Eguna Aitzol Elurekin

Aitzol Eluk, Ondarroa Cikautxoko arraunlariak playlist berri bat prestatu digu ekainari erritmoa jartzeko

Oraingoan Aitzol Elu, Ondarroa Cikautxoko arraunlaria da ekainari eta Musikaren Nazioarteko Egunari erritmoa jartzeko arduradun. Proposamen honetan Euskal Herriko musika nagusitu da, primerako aukera euskal musika ezagutzeko edo abesti batzuk gogorarazteko.

Adibidez, Aitzolek Kupelaren ‘Txakoliña’ abesti ospetsua proposatu digu, Euskal Herriko festa guztietan entzuten den abestia, bai eta Lehiotikan taldearen ‘Ikusi Mendizaleak’ abestia. Kantu zerrenda honetan ‘Mugimenduaren Hizkuntza’, ‘Erain, Landatu, Zabaldu’ y ‘Igel Egosiaren Sindromea’ abestiak ere aurki ditzakezu, En Tol Sarmiento taldearenak, hauek ETS izenarekin ere ezagunak dira. Baina kantu zerrenda berean ere bada nazioarteko abestientzako tokia, AC/DC-ko ‘Thunderstuck’ abestia esate baterako.

Esan beharra dago ondarrutar arraunlariak primerako abesti zerrenda prestatu duela estropadetako bidean entzuteko.

Jarrai gaitzazu Spotify-n eta mugi ezazu zure gorputza arraunlarien musikaren erritmora!

Itzuli