Albisteak 2018

BEREZIAK

18 Abu 2018

Lehen jardunaldia, Urdaibai Aviarentzat

Lehen jardunaldia, Urdaibai Aviarentzat Lehen jardunaldia, Urdaibai Aviarentzat

Bou Bizkaiak zortzi segunduko errenta lortu du Ama Guadalupekoarekin XLI. Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian

Urdaibai Avia garaipenaren bidera itzuli da Zarautzen XLI. Zarauzko Estropadak ohorezko txandan nagusi izan eta gero. Bou Bizkaiak 8 segundu atera dizkio Ama Guadalupekoari, 20 Zierbena Bahias de Bizkaiari eta 29 Orio Babyautori. Bermeokoek olatuak aprobetxatu dituzte lehen kaletik itzulerako luzeetan eta errenta polita lortu dute biharko jardunaldiari begira. GO fit Hondarribia izan da gertu egoten bakarra, 4 segundora izan dira azken luzean baina Eneko Bilbaoren mutilak berriz ere aldendu dira azken metroetan. Galipoek hirugarren postuan egin dute arraun estropada guztian eta San Nikolas ontzia bigarren txandan arituko da bihar Cabok baino denbora kaxkarragoa egin eta gero. 

Galiziarrek bigarren txandan nagusi izan dira. Olatu artean paregabe aritu dira eta bigarren luzean hirugarren postutik lidertzan sei segundoko aldea izatera aitaren batean pasatu dira. Ez dute lortutako aldea joaten utzi eta helmugan Donostiarrarekiko zazpi segundoko aldearekin gurutzatu dute. 13ra helmugaratu da Santurtzi Iberdrola eta 17ra Ondarroa Cikautxo. 

Lehen txanda San Pedrorentzat izan da. Libia estropada buruan izan da hasiera-hasieratik bigarren kaletik eta helmugan 20'41"46 denbora egin du. Tiran Pereira bigarren izan da San Juan Sumelecen aurretik, sailkapen orokorrean beste puntu bat janda, eta Kaiku Produchak itxi du estropada San Pedrotik 43 segundora iritsita. 

Gaurko jardunaldiaren ondoren, Urdaibai Aviak jarraitzen du Eusko Label Ligako lidertzan 156 punturekin. Bou Bizkaiak 10 puntuko aldea dauka Ama Guadalupekoarekin eta 15ekoa Zierbena Bahias de Bizkaiarekin. 

 

Batelerek ez dute aukerarik eman

San Juan Iberdrolak lehen urratsa eman du bihar Zarauzko X. Ikurriña irabazteko eta Liga Euskotren era ezin hobean amaitzeko. Arroxek lehen jardunaldia Orio Babyautok baino bi segundo lehenago amaitu dute. 'Txiki' izan da berriz ere sanjuandarren aurkari zuzena, baina beste behin ere jardunaldia  irabaztetik gertu geratu dira. Hirugarren egin du GU Arraunek eta Hondarribia Bertko Igogailuak laugarren izan da garailetik ia minutu batera. 

Liga Euskotreneko sailkapen orokorrean San Juan Iberdrolak beste puntu batean zabaldu du Orio Babyautorekiko errenta. 50 dituzte ya, horiek baino 11 gehiago. GU Arraunek 25 ditu eta Ama Guadalupekoak 16. 

XLI. Zarauko Estropadek eta X. Zarauzko Ikurriñak bigarren jardunaldia izango dute bihar 11:45etik aurrera

Itzuli