Albisteak 2017

BEREZIAK

26 Api 2017

"Lanak emango ditugu lehen arraunkadatik azkenera"

"Lanak emango ditugu lehen arraunkadatik azkenera"

Eusko Label Ligako debutarietako baten berriak dakarzkigu Jon Iriondo, Ondarroa Cikautxoko entrenatzaileak

Aste honetan mailaz igo berri den talde bati egingo diogu tartea. Jon Iriondo, Ondarroa Cikautxoko entrenatzaileak, bere taldea CaixaBank Koroarengatiko lehiaraino eramatea lortu du aurreko denboraldi osoa ARC Ligako lehenengo postuetan mantendu eta Bermeo eta Portugaleteko playoff jardunaldietan euren postua ziurtatu ondoren, bi jardunaldiak irabazi ondoren.

Taldeko arraunlarietariko hiruk bakarrik egin dute arraunaren maila gorenean aurretik. Iriondo horietako bat da, eta bere mutilak aurre gin behar duten erronkaren zailtasunaz ohartarazi ditu. “Eusko Label Ligan edozein xehetasunek bi edo hiru puntu galtzea dakar” dio entrenatzaile gipuzkoarrak. Inork ez dezala pentsa Ondarroa Cikautxo bisitan bakarrik datorrela Eusko Label Ligara, bere hitzetan, taldeak “Lanak emago ditu lehen arraunkadatik azkenera”.

Itzuli