Albisteak 2020

BEREZIAK

14 Ots 2020

LaLiga Business School ACT ezagutzera hurbildu da

LaLiga Business School ACT ezagutzera hurbildu da LaLiga Business School ACT ezagutzera hurbildu da

Enpresa eskola honek eskaintzen duen 'Global Sports Marketing'  Masterreko saioa Orioraino gerturatu zen arrauna zer den bertatik bertara ezagutzeko

LaLiga Business Schoolek emandako 'Global Sports Marketing' Master ospetsuak geldialdia egin zuen penintsula, Ingalaterra, India eta New Yorkeko erreferentziazko federazio eta klubetan egiten ari diren bidaian, ACT eta, zehazki, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga zer diren jakiteko. Hori guztia, Orioren kasua erreferentzitat hartuta, aurtengo CaixaBank Koroaren lorpen historikoarekin eta emakumezkoen txapelketan txapeldun titulua lortuta.

Ikasleek Orioko instalazioak ezagutu zituzten, eta oriotar uretan egin ahal izan zituzten lehen arraunkadak, Jon Urbieta adituarekin. Jardueraren ondoren, ACTk bere funtzionduaren, historiaren, babesleekin duen harremanaren eta txapelketaren helburuen ikuspegi orokorra erakutsi zien, eta bisitari amaiera emateko arduraduna Orioko lehen taldeko entrenatzailea Jon Salsamendi izan zen, herriak arraunarekin duen lotura eta kirol atsegin honen inguruan duen esperientzia erakutsi zielarik.

Itzuli