Albisteak 2014

DIZIPLINA

17 Eka 2014

Komunikatu ofiziala: Diziplina Epailaren erresoluzioa

Komunikatu ofiziala: Diziplina Epailaren erresoluzioa

Erresoluzioak, Berme Urdaibai Arraun Elkarteari 24.000 euroko isunarekin zigortu zaio, baita 2014. denboraldiari dagokion Sailkapenean 95 puntuko galerarekin ere eta ezin izango du estropaden diru-saririk jaso Sailkapenean puntu positiboak izan arte

2014ko ekainaren 17ko Diziplina Epailearen erresoluzioaren bitartez, Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteak ACTren dopinaren aurkako araudiaren 13. artikuluan aurreikusita dagoenaren arau-hauste oso larria egin duela erabaki da. Aipatutako artikulua dopinaren aurkako 7/2006ko lege organikoarekin harremanetan dago. (Lege hau gertaerak izan ziren 2010. urtean indarrean zegoen).

Aipatutako arau-haustearengatik, Bermeo-Urdaibai AEri 24.000 euroko isunarekin zigortu zaio, baita 2014. denboraldiari dagokion Sailkapenean 95 puntuko galerarekin ere. Era berean, Klubak ezin izango du estropaden diru-saririk jaso Sailkapenean puntu positiboak izan arte. Aipatutako erresoluzioaren helegitea ACTren epaileari aurkeztu diezaioke bai zigortutako klubak, baita Elkartearen edozein kidek ere.

Era berean, Diziplinazko espedientea  beste hiru pertsona fisikori ere ireki zitzaien (José Manuel Francisco, Sonia Boubeta y Josu Zabalondo). Hala ere, hiru pertsona horiek ACTtik kanpo geratu ziren eta, Elkartearen araudiak dioen bezala, egoera etenda geratuko da datozen hiru urteetan. Hortik aurrera beraien diziplina ardura desagertu egingo da.

Itzuli