Albisteak

BEREZIAK

11 Uzt 2019

Izardun estropada

Izardun estropada

Igandean jokatu den CaixaBank Bandera gaur aurkeztu dute Castroko udaletxean

Bueltan da berriz ere gorengo mailako estropada klasiko bat, Brazomarreko Badiako estropada, hain zuzen ere. Igande honetan, CaixaBanken eskutik, Eusko Label Ligako zortzigarren eta Euskotren Ligako seigarren jardunaldiak izango dira Castron, eta bertan VII. eta VI. CaixaBank Banderak jarriko dira jokoan.

Gogoratu behar da aurtengo denboraldian Kantabrian bigarren aldiz antolatuko dela estropada. Aurreko urtean bezala, ACTk autonomia hori aintzakotzat hartzen du, arraunarekiko duen tradizioarengatik eta errespetuarengatik. Modu horretara, CaixaBanken ezinbesteko laguntzari esker, eta Castroko udaletxearen lankidetzaren bitartez, Kantabriako hiria gorengo mailako estropada baten testigu izango da, aurtengoan ere.

Itzuli