Albisteak 2017

BEREZIAK

20 Eka 2017

Iritsi da Bogaren ale berria!

Iritsi da Bogaren ale berria!

Jada prest dago Eusko Label Ligako gertaera guztien berri emango digun Boga aldizkaria.

Urte bat gehiagoz, Boga izango da estropaden eta Caixabank Koroa lortzeko borrokan arituko diren lehiakideen inguruko informazio guztia eskainiko digun boletina. Aldizkaria osatzen duten 98 orrialdeetan zehazten dira Eusko Label Ligan jokatuko duten 12 taldeak eta Euskotren Ligako 10ak. Horrez gain, denboraldiko 18 jardunaldien egutegia agertzen da, eta baita estropada horiek egingo diren herrien inguruko hainbat datu ere.

Boga aldizkariak bi orrialde inguruko atal propio bat eskaintzen dio talde bakoitzari. Bertan, klub bakoitzeko arraunlariak zein izango diren, eta aurreko denboraldiarekin alderatuz zein baja eta alta egon diren zehazten dira. Horrez gain, “En 4 paladas” atalean klub bakoitzaren bitxikerien berri ematen da.

Argitalpenean lau editorial daude, eta bakoitzak arraunaren ikuspuntu berezia eskaintzen digu. Lehenengoan, Borja Rodrigok hitz egiten digu ACTko presidente berria izatearen eta lehen aldiz Eusko Label Liga zuzentzearen erronkaren inguruan. Bigarrenean, Unay Emery, futlbolari profesionala izandakoa, da protagonista. Sevillarekin Europa League hiru aldiz irabazitakoa da, eta gaur egun, Paris Saint-Germaineko entrenatzailea eta. Hirugarrenean, Iñigo Asensiok, Eusko Label Ligako ahotsak, dio arraunetako jardunaldiek xarma berezia ematen dietela udako egunei. Jokin V. de Lecea da hurrengo editorialaren egilea, eta bertan, arraunarekiko sentitzen duen maitasunaz mintzatzen da. Azkenengo editorialean, ez horregatik besteak baino garrantzi edo interes gutxiagokoa, Ana Argote eta Guillermo Arrietak hartzen dute hitza. Hauek Mahou-San Migueleko, Eusko Libel Ligako babesleetariko bateko, bi kide garrantzitsu dira.

Bogaren 30.000 ale prestatu dira, eta Eusko Label Liga eta Euskotren Liga osatzen duten 18 jardunaldietan zehar banatuko dira. Bestalde, arraun zaleek link honetan klikatuz, aldizkariaren online alera sartu ahal izango dute, edonoiz eta edonon aldizkaria kontsultatu ahal izateko.

Itzuli