Albisteak 2017

BEREZIAK

15 Abu 2017

Iñaki Goikoetxeak jarri dio erritmoa abuztuari

Iñaki Goikoetxeak jarri dio erritmoa abuztuari

Udako hil honetako Playlista egitearen ardura Iñaki Goikoetxeak, Urdaibai Aviako arraunlariak, du

Lekeitiarrak hiru urtez jarraian hartu du parte Eusko Label Liga'Bou Bizkaia'rekin. Urte hau oso ona ari da izaten bai 'txo'entzat, denboraldi osoan zehar lidergotza mantentzea lortu dutelako, eta baita Goikoetxearentzat ere, orain arte egindako hamabi estropadetatik hamaiketan titular izan baita. Beraz, zein bera baino pertsona egokiagoa abuztuari musika jartzeko?

Iñaki Goikoetxeak, abuztuko Playlistaren protagonistak, bere 20 abesti gustukoenak eman ditu ezagutzera. Zerrenda honetan talde eta kanta euskaldunak nabarmentzen dira; besteak beste, Mconaken Galtzaileen Kluba edota Bizardunaken Nazi de Fresa. Nahiz eta gehienak erritmo biziko abestiak izan, batzuk lasaiagoak eta erlaxagarriagoak dira, esaterako: Izaroren Tu Esacala de Grises edota Ken Zazpiren Giltzak.

Gozatu Goikoetxearen Playlistarekin!

Itzuli