Albisteak 2018

BEREZIAK

16 Api 2018

Hondarribia Donostian ere garaile

Hondarribia Donostian ere garaile

'Ama Guadalupekoa' Kontxan ospatutako 'Gipuzkoako Arrantzale Kofradia Federazioaren 100. Urteurreneko' Banderaren garaile

Larunbat honetan Kontxako badian Gipuzkoako Arrantzale Kofradia Federazioaren 100. Urteurrena ospatu da estropada berezi batekin. Zaletuak bertara gerturatu dira arraun jardunaldi paregabe honetaz gozatzera, eguraldi ona eta giro aparta protagonistak zirelarik. Txapelketa honetan guztira 9 traineruk parte hartu zuten, non horietatik 5 Eusko Label Ligakoak ziren; Orio Babyauto, Donostiarra, San Pedro, San Juan Sumelec eta Hondarribia.

Hondarribia izan zen garaile denbora ezin-hobe batekin, 20´29”60rekin. Oriok bigarren postuan amaitu zuen jardunaldia, garaileengatik 31”06tara, 21´00”66ko denbora eginez. Hirugarrengo postuan berriz, San Pedrok amaitu zuen 21´09”43 eginez. San Juanek hauek baino 31 segundo gehiagotan burutu zuen ibilbidea, 21´41”16rekin, bostgarren postu bat eskuratuz. Donostiarrak, aldiz, zazpigarrengo postua eraman zuen etxera 22´01”75ko denbora eginez.

Dudarik gabe jardunaldi eder bat izan zen itsasoa maite duten kirolari eta zaleentzako eta Eusko Label Liga gertu dagoela gogorarazi zien estropada honek.

Itzuli