Albisteak 2019

LEHIAKETA

18 Abu 2019

GO fit Hondarribiak bere indarra erakutsi du

GO fit Hondarribiak bere indarra erakutsi du GO fit Hondarribiak bere indarra erakutsi du

‘Ama Guadalupekoa’k XLII Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldian lortu du garaipena eta bandera etxera eraman du, emakumezkoetan Orio Babyautok egin duen bezala

Hasieratik amaierara, GO fit Hondarribiak eraman du XLII Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldia 20’30”46ko denborarekin eta bandera etxera eramna du 40’12”78ko denbora metatuarekin. Honela ‘Ama Guadalupekoa’k Eusko Label Ligaren Sailkapen Nagusiko bigarren postua berreskuratu du 159 punturekin, Orio Babyauto liderrengandik 16 puntura. Arkaitz Diazen mantendu du CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko lehen postua, Borja Gómezekiko 2 puntuko aldearekin.

GO fit Hondarribiak estropada hasieratik amaierara irabazi du ohorezko txanda 40’12”78ko denbora metatuarekin ikurriña etxera eramanez. Orio Babyautok bigarren postua lortu du 40’22”80ko erregistroarekin eta Santurtzi Iberdrola izan da hirugarren 40’35”50rekin. Zierbena Bahías de Bizkaiak mantendu du atzo lorturiko laugarren postua 40’54”70eko denbora metatuarekin.

Ondarroa Cikautxok azken sprint-ean lortu du txandako garaipena eta seigarren postua eskuratu du 40’12”78ko krono metatuarekin. Urdaibai Avia izan da bostgarren 40’58”39rekin eta DOnostiarrak zortzigarren postuan amaitu du 41’27”53ekin. Kaikurentzat izan da Zarauzko Estropadetako bederatzigarren postua 42’00”20ko denbora metatuarekin.

Cabok ez die aukerarik eman bere txandakideei eta txandako garaipena eta zazpigarren postua erdietsi ditu 41’27”39ko denbora metatuarekin. Lekittarra Elecnor izan da hamargarren postuan 42’03”60ko denborarekin eta San Pedrok hamaikagarren postua lortu du 42’11”38rekin. Estropadako azkeneko postua Astillero Repsol Electricidad y Gasentzen izan da 42’55”00ko krono metatuarekin.

Egun handia Orio Babyautorentzat

Denboraldi handi bat borobildu du gaurkoan Orio Babyautok Zarauzko XI. Ikurriña eta Euskotren Garaikurra lortuz, gaurko jardunaldian lorturiko 11’31”18ko kronoarekin. Era honetan, ‘trapua’ Oriora bidean da 22’23”04ko denbora metatuarekin. Donostia Arraun Lagunakekiko zuten abantaila 14”52ra igotzen. Donostiarra hirugarren izan da 22’54”02ko denborarekin eta Hondarribia Bertako Igogailuakek itxi du estropada garaileengandik 48”ra, era honetan datorren irailaren 14 eta 15ean Bermeo eta Portugaleten lehiatuko den playoff-erako postua lortuz.

Galiziara bidean

Euskotren Ligari amaiera eman ondoren Eusko Label Ligako traineruak Galiziara joango dira txapelketako 17. Eta 18. jardunaldiak lehiatzeko. Larunbatean II Bandeira Concello de Bueu – GP Teccarsa-Rehau-Roto lehiatuko da 18:00etatik aurrera eta igandean XXIX Bandeira Concello de Boiroren txanda izango da 12:00etan.

Itzuli