Albisteak

LEHIAKETA

08 Aza 2010

EUSKOTREN LIGA GALIZIA ETA GIPUZKOARENTZAT

EUSKOTREN LIGA GALIZIA ETA GIPUZKOARENTZAT

ACTko epaileak, azaroaren 8an, Euskotren Ligako garailearen gatazkaren inguruan laudoa jakinarazi du. Erabaki horretan, eta bi aldeen adiskidetze-egintza aintzat hartuta, 2010 denboraldiko Euskotren Ligak, ex aequo, bi garaile izan dituela erabaki du epaileak: Galizia ordezkatu duen tripulazioa eta Gipuzkoa ordezkatu duen tripulazioa.

ACT elkarteak bi kirol talde horiek eta bi klubetako arraunlariak zoriondu nahi ditu, lehiaketako emaitza estuagatik, eta bi aldeek izan duten eskuzabaltasun handiagatik. ACT elkartea ziur da eskuzabaltasun horrek, eta bi aldeek irtenbidea bilatzeko erakutsitako borondateak lehiaketa bera hobetuko dutela. Hurrengo egunetan Galiziako taldeari dagozkion trofeoak emateko data erabakiko da, haiek ere bere garaian Gipuzkoako kideek jaso zuten sari bera jaso dezaten.

Itzuli