Albisteak 2017

BEREZIAK

16 Abu 2017

Eusko Label Ligako protagonisten beste aurpegia

Eusko Label Ligako protagonisten beste aurpegia

'Eusko Label Liga Por Dentro' sekzioaren kapitulu berri honek ligako hiru arraunlariren beste aurpegia erakutsiko digu

Eusko Label Liga 2017ko denboraldiaren bigarren zatian bete-betean sartu da. Denboraldiak, astebururo, historio berriak eskaintzen dizkigun bezala, oraingo honetan, CaixaBank Koroa lortzeko lehian diharduten protagonistek hartuko dute erreleboa.

Askotan, ahaztu egiten gara, arraunlari gehienek arraunean egiteaz gain, lana ere egiten dutela. Paraleloki, arrauna eta beraien lanbidea bateratzen saiatzen dira. Hori egitea ez da bat ere lan erraza, hori dela eta, 'Eusko Label Liga Por Dentro'k, arraun zaleei, ligan parte hartzen duten hiru arraunlariren beste aurpegia ezagutzeko aukera eskainiko die.

Kapitulu honetako protagonistak ondorengoak dira: Agustín Fernández, Areseko patroia eta entrenatzailea; Izaro Lestayo, San Juan Iberdrolako patroia; eta Francisco Montes, Kaiku Produchako arraunlaria. Horiek, arraunean, eta aldi berean, lanean jarraitu ahal izateko, ordutegiak, egun libreak... bateragarri egiten saiatzen dira. Oso lanbide desberdinak dituzte, gimnasioko arduradunetik hasi, izozkigilearekin jarraituz, zamaketaria arte. Baina hirurek badute zerbait lotzen dituena: arrauna eta arraun egiteko nahia.

Informazio gehiago aurreratu gabe, egin klik eta gozatu bideoaz!

Itzuli