Albisteak 2018

BEREZIAK

22 Abu 2018

Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko tatuajeak

Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko tatuajeak

Gure arraunlariek azalean markatutako tintari errepasoa egin diogu

Tatuajeak gizarte osoan zabaldutako tendentzia dire, eta noski, baita Eusko Label Liga eta Liga Euskotreneko arraunlarien artean ere. 'Eusko Label Liga Barrutik' saileko atal berri honetan horietako batzuk ezagutuko ditugu. 

Marcia Larrea, GU Arrauneko arraunlariak bere lehen tatuajea kontatu digu "bular azpian luma bat daukat, 18 urterekin egin nuen". Eskuin besoan beste hainbat ditu esanahia familiarrarekin, baina ezker besaurreko bat azpimarratu du: "nire lagun onenari eta niri duela bi urte Kontxara sailkatu ginenean egin ziguteneko argazki bat da eta biok egin dugu". Beste adibide bat Antxo Martinez Caboko arraunlaria da, bi tatuaje ditu: Batean 'never give up' jartzen du, 'ez amorerik eman' ingelesez, bere hitzetn "bizitzako esparru guztietan asko erabiltzen dudan esaldia". Eskuineko besoan beste bat dauka "Feito en Galizia" dioena bere jaiotze datarekin batera, bere jatorria gogoratuz. 

Ezagutu arraunaren gorengo mailako tatuajeak 'Eusko Label Liga Barrutik' sailaren atal berri honetan!

Itzuli