Albisteak 2018

BEREZIAK

20 Eka 2018

Eskuragarri duzue Eusko Label Ligako Web APP-a

Eskuragarri duzue Eusko Label Ligako Web APP-a

Jarrai ezazu denboraldia gertutik Eusko Label Ligako Web APP berriarekin eta ez ezazu xehetasunik galdu

Eusko Label Liga - Euskotren Liga hastear dago eta prest dago jada denboraldi berriko Web APP-a xehetasunik ez galtzeko. Honi esker denboraldian zehar gertatzen den guztiaren jakinaren gainean egon ahal izango zara edozein tokitik eta modurik errazenean, zure smartphonetik.

Eusko Label Ligako Web APP honek oso informazio baliagarria igorriko du liga zuzen-zuzenean jarraitzeko; taldeak, emaitzak, sailkapenak, berriak… eta hau dena zure sakelan eraman ahal izango duzu Eusko Label Ligako 19 jardunaldietan zehar.

Web APP hau zure mugikorrean bi pauso errazetan eduki ahal duzu:

1)    Sartu zure mugikorretik www.euskolabelligaapp.comwebgunean

2)    Sarbide zuzen bat sortu (edota zure hasierako orrira gehitu)

 

Honen ondoren, arraunaz gozatzea besterik ez zaizu geratuko!

Itzuli