Albisteak 2019

BEREZIAK

27 Mar 2019

Erritmo bizkaitarra udaberrirako

Erritmo bizkaitarra udaberrirako

Alain Colunga, Urdaibai Aviako arraunlariak osatu digu martxoko playlist-a

Aurredenboraldia aurrera doa eta jada beste hilabete bat atzean utzi dugu. Udara geroz eta gertuago dago eta klubak aiztoak zorrozten ari dira aurtengo Eusko Label Ligara ahalik eta forma onenean iristeko.
    
Alain Colunga ere horretan da, baina entrenamendu eta entrenamendu artean bere musika gogokoenaren aukeraketa bat egin digu udaberriko lehenengo egun hauek animatzeko. Zerrenda hau osatzen duten kantuen artean arraunlari bizkaitarra bizi den inguruko talde dexenteren kantuak aurki ditzakegu, hala nola Eraturen “Heldu nazazu”, The Uski´s-en “Tximinotan” edo McOnak-en “Tabernako argiak”.

Nazioartean ezagunak diren kantak ere badaude zerrenda honetan. Adibidez, Chayanne-ren “Torero” edo Pont Aeri-ren “Flying free”.

Igo bolumena eta goza ezazue Alain Colungaren playlist-arekin!

Itzuli