Albisteak 2019

BEREZIAK

17 Urt 2019

Elektronikaz beteriko hilabetea!

Elektronikaz beteriko hilabetea!

Andoni Pedrosak, Kaiku Produchako arraunlaria, erritmoz beteriko zerrenda ekartzen digu urteko hasierarentzat

Urte berriari ekin diogu eta honek ekartzen digu musika zerrenda berri bat. Oraingoan, Andoni Pedrosak, Kaiku Producha-ko arraunlaria. 'Bizkaitarra’-ko arraunlaria elektronikaz beteriko hautaketa bat egin digu eta, besteak beste Chasis-eko 'Fly On The Wings of Love' edo Pont Aeri-ren ‘Flying Free’. Baina baita guar egungo melodiak sartu ditu ere, esaterako ‘Dreamer’, Axwell & Ingrosso-rena edo ‘This Is What It Feels Like’, Armin van Buuren-ena.

Baina ez da dena elektronika izango, baina reggae-rako tartea dago Bob Marley & The Wailers-ekin edo rap-erako, Eminem artista famatuarekin. Eta nola ez, ‘We Will Rock You’ eta ‘Eye Of The Tiger’ ez dira falta hautaketa honetan.

Eman bolumena eta gozatu Andoni Pedrosaren zerrendarekin!

 

Itzuli